Più di un milione di libri, a un clic di distanza!
Bookbot

Bilbao-New York-Bilbao

Parametri

  • 214pagine
  • 8 ore di lettura

Maggiori informazioni sul libro

Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau. Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena, XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta haren inguruko gorabeherak. Fikzioaren eta errealitatearen arteko mugan jolasean, hainbat istorio, oroitzapen, gogoeta erabiliko du egileak, baita nobelaren sortze-prozesua azaldu ere, bizitza bera den bezalako mosaiko bat eraikiz material ugarirekin: gutunak, emailak, egunerokoak, poemak… Itsasoari loturiko bizimodu galtzoriko bati egindako aitortzarekin batera, bizitzari berari eta gizatasunari eskainitako omena. Sendotasun intelektuala eta hunkidurarako gaitasuna uztartuz, planteamendu literario ausarta eta irakurlea limurtzen duen idazkera samurra konbinatuz, gogoan gelditzen den artelana burutu du Uribek, euskal letretan leku nabarmena irabazi eta zeresana emango duena.

Lingua

Acquisto del libro

Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uribe Urbieta

Lingua
Pubblicato
product-detail.submit-box.info.binding
(In brossura),
Condizioni del libro
In buone condizioni
Prezzo
11,49 €

Metodi di pagamento